Busturia, txakolinen itzalpean

    Distantzia: 7,5 km.
    Denbora: 2 ordu
    Desnibela: 50 metro
    Zailtasuna: Baxua.

Busturiko auzo-bide asko txakolinerako mahats-parrez inguratuta zeuden. Ibilbide erakargarri honek Busturia eta Sukarrieta arteko bide horietako batzuk zeharkatzen ditu, gure arbasoen ondare bikaina erakusten digun bitartean. Axpetik abiatuta, ibilbidea Sukarrietarantz doa errege bide zaharretik; izan ere, haren galtzadaren zati bati eutsi zaio tarte horretan. Sukarrietak ongi etorria emango digu estuarioko ohiko paisaiara, non gure ingurua urdinez eta berdez tindatzen den, hondartza, larre, baso eta baserriz osatutako mosaiko batean Axperako bidean ezagutuko duguna.

Axpeko bidezidorra Urdaibaiko Ekoetxera igotzen da, Madariaga dorretxea dagoen tokira, eta San Kristobal auzorantz jarraitzen du. Han, eskualdeko errepidea gurutzatu ondoren, Altamirara hurbilduko da.

Mahats-parrez inguraturiko bide zaharretatik, Axpera itzuliko gara berriro, artadiaren mugatik Atxapunta inguratzen duen bidetik.

Ibilbidea amaitu ostean, Txatxarramendira hurbildu gaitezke, hondartza txikiz inguratuta dagoen irlara, eta beran dagoen parke botanikoa ezagutu dezakegu.

    Distantzia: 7,5 km.
    Denbora: 2 ordu
    Desnibela: 50 metro
    Zailtasuna: Baxua.

Publizitatea