Tolosaldea

Situada entre el bello parque natural de Aralar y el mítico monte Hernio, en un entorno mágico, Tolosaldea es un destino turístico espectacular y único. Se trata de una comarca de alrededor de 47.000 habitantes, mayoritariamente rural, formada por pueblos pequeños, pero que posee un encanto sin igual. Ubicada en el centro de Euskal Herria, destaca por su diversidad natural, cultural y gastronómica, y una variada oferta turística para el visitante. Un lugar perfecto para disfrutar y activar todos los sentidos.

ABALTZISKETA
ADUNA
ALEGIA
AMASA-VILLABONA
AMEZKETA
ANOETA
ASTEASU
GAZTELU
IBARRA
IKAZTEGIETA
IRURA
LIZARTZA
TOLOSA
ZIZURKIL

Ikustekoak

Baserriak eskualdeko ikur nabarmenetakoa dira. Adunan, adibidez, XV. mendeko Aizpea eta Apakintza eta XVI. mendeko Agedamunde, Galarregi eta Zabala dira aipagarriak. Villabonan, aldiz, Etxe-Ondo baserria da ospetsua, izan ere, Vicente Ameztoy artista handiaren etxea izan zen. Iruran ere baditugu zenbait ale aipagarri, Laskibar (XVIII. m) eta Agerre baserriak, esaterako. Azken hori, euskal baserrien lehen belaunaldikoa da. Ibarran, aldiz, Azkue, Etxezarreta eta Txontxo dira ikustekoak eta Ikaztegietan, azkenik, Beidakar baserria dago.

Tolosak iraganean izan zuen garrantzi historikoaren erakusle dira bertako jauregiak. Besteak beste, nabarmentzekoak dira Idiakez, herriko orube zaharrenetakoa; Aranburu, euskal barroko estilo garbi-garbikoa; Iturritza, harrizko eta adreiluzko fatxadarekin; Atodo, errenazentista; eta Aldundiaren jauregia, ordena neoklasiko nabarmena duena eta gaur egun udal liburutegia dena. Villabonako Subijana etxea, ostera, XIX. mendean herri hartan ezarri ziren ehungintza lantegi nagusiei guztiz loturik dago eta gaur egun Mintzola Fundazioaren egoitza da. Ikaztegietan, amaitzeko, Erretoretxea dago, 1864. urtean eraikia eta kanpoaldean eguzki-erloju ederra daukana. Elizei dagokienean, berriz, nabarmentzekoak dira Adunako Andre Mari Jasokundekoaren eliza (XVI. m), eta garai bereko Santi Kurutz baseliza.

Zizurkilen San Millan (XVI. m), barroko estilokoa da. Ikaztegietako San Lorenzo (XVI. m) elizak, bestetik, euskal gotikoaren jite berezi jatorrak agertzen ditu eta Pilareko Andre Mariaren ermita deitura honekin Gipuzkoa osoan dagoen bakarra da. Tolosako San Frantzisko eliza, berriz, 1587an sortu zuten eta herria babesteko harresietatik kanpo kokatua zegoen. Herri horretako Santa Maria, Gipuzkoako bigarren eliza handiena da tamainan 1.630 metro koadrorekin, eta handik gertu dago Santa Klara komentua ere, 1666an eraikia, hain justu.

Asteasun, bestetik, San Pedro eliza eta Santa Kruz eta Santa Marina baselizak dira esanguratsuenak. Villabonan Jesusen Bihotza parrokia-eliza da azpimarratzekoa, gurutze latindarreko oinplanoa du eta XX. mendean eraiki zen. Amasan, ordean, San Martin parrokia-eliza dago, XVI. eta XVIII. mendeen artean eraikitakoa. Alegian, aldiz, San Joan Bataiatzailearena kokatzen da eta Amezketan, San Bartolome eliza. Irurako San Migel parrokia eliza gotiko estilokoa da eta bitan zatitutako nabe bakarra du. Anoetan, azkenik, XVI. mendeko San Joan Bataiatzailearen eliza da nabarmentzekoa.

Horrez gainera, eskualdean beste mota bateko eraikin ugari aurki ditzakegu, guztiak balio historiko eta artistiko handikoak: Adunan, XV. mendeko dorretxea edota Erdi Aro ondoko ur errota, esaterako; Tolosan, berriz, herriguneak izandako hiru errotetatik bakarrak iraun du gaurdaino.

Amasa-Villabona
TXURRUT TABERNA
Kale Berria 43

Zubiak ere interes turistiko itzelekoak dira. Villabonan Zubimusu interesgune garrantzitsua da. Herri hori eta Zizurkil lotzen dituen harrizko zubia da, hain zuzen, eta erdi-puntuko arkuez osatuta dago. Ikaztegietan, berriz, Aro Modernoko Olazabal zubia da aipatzekoa, Done Jakue bidean estrategikoki kokatua.

Tolosa
IURRE TABERNA
Iurre auzoa 1
AMA
Martin Jose Iraola Hiribidea, 4

Tolosan, azkenik, Nafarroako zubia da ezaguna; garai batean ordainleku garrantzitsua izan zena, alegia.

Herri horretan bertan ere Gaztelako zubia ikus daiteke, antzinako hiri harresidunean sartu edo ateratzeko zeuden bost ateetako bat eta zutik dirauen bakarra. Asteasun, ordea, lau hodi dituen Iturri- Ondo iturria da ikustekoa, 1859koa. Iruran, XIX eta XX. mendeetan bizitza sozialaren gune oso garrantzitsu izan zen garbitokia da aipatzekoa eta bisitatzekoa. Azkenik, baserrietako emakumeen omenezko bi metroko garaiera duen monumentua dago ikusgai Zizurkilen.

Zizurkil
EKIN GARAJEA
Bulandegi Bidea-Pol. Ind. 15
IRIARTE JATETXEA
Plaza Pedro Mari Otaño

Ingurune naturalari dagokionez, Tolosaldea Aralarko parke naturaleko sarbideetako bat da. Aralar mendilerroa mito eta kondairen lurraldea da, eta baita Mari naturaren jainkosaren bizitokia ere. Bertako trikuharri ugariek gizakiarentzat duen izaera sinbolikoa adierazten dute, eta gure arbasoek duela milaka urte artzaintzarako leku bezala aukeratu zuten.

Bere erraiak kareharrizko mendigune handi batez osatuta daude, eta jariatze-urek lurrazpiko eta azaleko erliebe bereziak marraztu dituzte urteen poderioz. Paisaia karstiko horretan lapiazak, leizeak eta kobazuloak aurki ditzakegu, besteak beste.

Beste alde batetik, Hernio mendia (1.075 m.) nabarmendu behar da. Bertako gailurreko gurutzetik Gipuzkoako Kantauri itsasoko kostaldearen panoramika ikusgarria aurkituko dugu, baita barnealdeko mendi ikusgarriena ere. Esan beharra dago, bestalde, Hernio-Gazume Kontserbazio Gune Bereziak 2.160 hektareako eremua hartzen duela eta bere balio ekologiko eta paisajistikoa itzela dela. Inguruko beste mendi aipagarri batzuk dira Mendikute (803 m.), Intxur (765 m.), Erniozabal (1.065 m.) eta Uzturre (730 m).

Aralarko Arritzaga haran glaziarra, bestalde, leku zoragarria da eta Euskal Herrian dagoen bakarra. Aipatu behar da 5 kilometro luzeko eta 80 metroko lodierako glaziarra zela. Gainera, Buruntzunzineko antzinako kobre meategien ondarea ere bertan mantentzen da. Azkenik, ezin aipatu gabe utzi Anoetan Burdin Aroko herrixka bat dagoela eta bertan aurkitutako pieza batzuk Donostiako San Telmo museoan daudela egun ikusgai. Ezin zara Tolosaldetik joan Tolosako Idiakez jauregiari bisita egin gabe. Ez zara damutuko!

Publizitatea
Proposamenak

PELLO ZABALA GUNEA. AMEZKETA. Amezketako ondarea ezagutu eta baserritarren produktuak erosi. amezketa.eus

TOPIC, TXOTXONGILOEN MUNDU MAGIKOA. TOLOSA. Munduko txotxongiloen eta manipulazio tekniken bilduma. topic.eus

MUSKERRAREN IBILBIDEA. ASTEASU. Bernando Atxaga idazlearen literatura mundura bidaia. tolosaldea.eus

ALTZOKO HANDIA. ALTZO. Miguel Joaquin Eleizegik jaioterrian utzitako aztarna ezagutzeko bi ibilbide eta erakusketa. altzo.eus

HIKA UPATEGIA. VILLABONA. Upategian eta mahastietan barrena bisita gidatua. hikabodega.com

MUGA RANCH. ZIZURKIL. Zaldiekin jarduerak ingurune naturalean ezin hobean. mugaranch.com

TXINDOKIKO ITZALA. ABALTZISKETA. Adin guztietarako abentura parkea. txindokikoitzala.com

TXUMITXA ETA IBARRAKO PIPARRA. IBARRA. Landaketa eta ontziratze plantara bisita. tolosaldea.eus

Kulturguneak

SALA LEIDOR. TOLOSA. Espacio equipado para todo tipo de escénicas y audiovisuales. www.tolosa.eus

AUZO-ETXEA. AMAROTZ. Lugar para actividades de ocio, cultura y creatividad. www.tolosa.eus

GUREA ANTZOKIA. VILLABONA. Programación de cine y artes escénicas. www.villabona.eus

ELIZPE ZINEMA. ALEGIA. Teatro, música, cine y mucho más. www.alegia.eus

AUDITORIO MIKELASAGASTI. ANOETA. Cine, charlas, teatro, cuentacuentos, audiciones… www.anoeta.eus

Jaiak

OTSAILA
27-4 TOLOSA. Inauteriak.

MAIATZA
15 ASTEASU. San Isidro.

EKAINA
HILAREN ERDIALDEA. IBARRA. Gazte festak.
24 ANOETAN, TOLOSA. San Juan jaiak.
29 ASTEASU. San Pedro.

UZTAILA
9 ASTEASU. Santa Marina.
16 ALEGIA. Karmenak.
25 VILLABONA. Santio jaiak.

ABUZTUA
15 ZIZURKIL. Andre Mari jaiak.
24 AMEZKETA. San Bartolome.

IRAILA
9 ZIZURKIL. Ebarrena festak.
HIRUGARREN ASTEBURUA. ALEGIA. Kalebehera.
29 IRURA. San Migelak.

AZAROA
11 VILLABONA. San Martin.

GARIN TABERNA
Hernani

Egun osoa zabalik. Pintxoak eta tragoak. Sagardotegi garaian giro bikaina. Hernaniko erdigunean. Giro jatorra eta euskalduna.

ARTZABAL JATETXEA
Usurbil

Egunero zabalik, 9etatik aurrera. Eguneko menua 12,50€. Asteburuko menua. Gosariak, pintxoak, bokatak eta haragiak. Tirolina eta umeentzak jolasteko gune berdeak. Portxea eta terraza.

Webgunea
SOLOZABAL AUTOESKOLA
Eskoriatza

Gipuzkoa eta Bizkaian banaturik ditugun 25 autoeskola baino gehiagotan gidabaimen guztiak lortu ditzakezu.