Kakueta. Pirinioetako Amazonia

    Denbora: 3 ordu
    Zailtasuna: erraza

    Arroilek segurtasun neurri guztiak dituzte. Oinetako egokiak.

    Santa Graziko Udaletxea 05 59 28 60 83
    Cascade taberna 05 05 59 28 73 44

Kakuetako arroilak eta Ehujarreko arroilak euskal Pirinioetan ezkutatutako mirari naturaletako bi dira; zehazki, Santa Grazin daude, gure geografiako leku magikoenetako batean. Lehenak turismorako egokituta daude, baina bere erakargarritasun basatiari uko egin gabe; Ehujarreko arroila ezagutzeko aldiz, mendizale edo abenturazale arima eta oinak behar dira.

Santa Graziren sarreran, Kakuetako arroiletako lau kilometroen sarreran (bi joateko, eta beste bi itzultzeko) burdinazko ate bat dago. Pare bat datu gehiago: mirari natural horren sakonera 30 eta 350 metro artekoa da, eta, zenbait zatitan, “Grand Endroit” izena duen pasaian, adibidez, haizpitarteko bi horma bertikalak ia elkarri itastsita daude, eta pasatzeko metro gutxi batzuetako tartea uzten dute. Paseoa ez da batere zaila, barandak markatutako bidetik eramango baikaitu. Baina, hori bai, arroiletan zehar abiatzen denak oinetako onak eraman beharko ditu, ez irristatzeko oso erraza baita.

Amazonia piriniarra dirudien leku horretako ibilbidea bi ordu ingurutan egiten da. Hezea da, eta berdez lehertzeraino dago margotua, harriaren gogortasuna ere zipriztintzen duela. Argazkigintza maite dutenen erreinua da. Barruan egonik, ezinezkoa dirudi irudikatzea nola moldatzen ziren duela mende batzuk garia ibaitik errotetaraino jaisteko (uraren arrasean), eta, odoren, irin bihurtuta, fardel astunak bide horretatik bertatik igotzeko. Bide erdian tunel bat aurkituko dugu, eta, 800 metro aurrerago, azkenik, ur-jauzia. Baina bada sorpresa gehiago: lakuko haitzuloa dugu zain, bere estalaktita eta estalagmita ikaragarriekin.

    Denbora: 3 ordu
    Zailtasuna: erraza

    Arroilek segurtasun neurri guztiak dituzte. Oinetako egokiak.

    Santa Graziko Udaletxea 05 59 28 60 83
    Cascade taberna 05 05 59 28 73 44

Publizitatea